XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guzurti zeu izango zara.

Orra or lau berbatan erantzunda.

- Ezta.

Olan eztok erantzun bear.

- ¿Txarto esanda yaok ala? Guzurtia eztoanari guzurtia deituten yeutsana, bera dok guzurtia... ordu atan beintzat....

- Orrenbeste be....

- ¡Tira, orrenbeste ez, baña apur bat gitxiago, bai! Orregaitik, ez yeutsat esan oso osoan: guzurtia zeu zara.

Guzurtia zeu izango zara esan yeutsat bakarrik, mugarria baño onago geratutearren.

- Ba ezteutsak ondo esan.

Ori esatea asarratuteko oña emotea dok.

Eta eztok bear asarrerik.

- Bera dok asarratuteko oña emon yeustana.

- Ba berak asarratu gura bayok be, eu ez aite asarratu.

Bi eztozak asarratuten, batak gura ezpayok.

- ¡Guzurra diñok!.

- ¿Guzurra diñodala?.

- Bai, ta andia esan be.

Baña eztok mirari ik ori guzur ori esatea, ba beti izan az i guzurtia.

- Ara, Manu, begituik ondo zer diñoan.

Ni ez nayok euki iñok guzurtitzat.

- Ba neuk bai.

-!¡Manu, gero!!....

- Etxagok gerorik.

I az guzurti andi bat.

- ¿Guzurtia ni? Eztok esango beste bein.

- Baita lau bidar be, gura badok.